Irudhitzen lehiaketaren V. edizioa

Abian da da argazkilaritza eta literatura uztartzen dituen Irudhitzen lehiaketa

Uztarria.eus 2021ko urr. 7a, 16:00

Eguneroko bizitza izango da lehiaketaren bosgarren edizioko gaia. Aurtengo egitasmoak berrikuntza nabarmena du: orain arteko edizioetan bi azpi lehiaketa antolatzen ziren –irudien lehiaketa batetik, eta testu laburrena bestetik–; aurtengoan, aldiz, parte hartzaileek argazkia eta testua bidali beharko dituzte. 

Beste urte batez, hemen da argazkilaritza eta literatura elkartzen dituen Irudhitzen lehiaketa; bosgarren edizioa izango da aurtengoa. Uztarria Komunikazio Taldeak jarri zuen martxan egitasmoa, eta helburua da herritarrak euskarazko edukien sortzaile izatera animatzea eta haiek argazkiekin eta testuekin jolastuz irudimena dantzan jartzea.  

Aurtengo egitasmoak berrikuntza nabarmena du: orain arteko edizioetan bi azpi lehiaketa antolatu dira –irudien lehiaketa batetik, eta testu laburrena bestetik–; aurtengoan, aldiz, parte hartzaileek argazkia eta testua, biak, bidali beharko dituzte. Aurtengo ediziorako aukeratutako gaia eguneroko bizitza da. Beraz, argazki lehiaketan parte hartu nahi duten herritarrek gai horrekin era batera edo bestera lotura duten irudiak eta testuak aurkeztu beharko dituzte. Testuak, gehienez, 450 karaktere izango ditu, zuriguneekin.

Lehiaketaren oinarriak

  • Gaia: eguneroko bizitza
  • Zuri-beltzean nahiz koloretan ateratako argazkiak bidal daitezke. 
  • Irudiek Azpeitian ateratakoak izan behar dute. 
  • Ezinbestekoa da argazkiak horizontalak izatea eta JPG formatuan aurkeztea. 
  • Parte hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkez ditzake gehienez. 
  • Irudiak argazki kamerarekin edo mugikorrarekin ateratakoak izan daitezke, baina ahalik eta kalitate handiena izan behar dute.
  • Argazkiak lehiaketakuztarria@gmail.com helbidera bidali beharko dira, IRUDHITZEN LEHIAKETA gaia jarrita, azaroaren 5a bitartean. 

Lehiaketaren epaimahaia Urolako Komunikazio Taldeko kideek osatuko dute, eta irabazleak 300 euroko saria eskuratuko du.