Azaroaren 8an eta 9an egingo dute artile bilketa herrian

Julene Frantzesena 2021ko urr. 9a, 08:00
Artilea biltzeko eremu bateko irudia. (Tolomendi)

Zehazki, Lasaon, Anardi industrialdearen ondoko aparkalekuan, egingo dute bilketa bi egun horietan. Artilea uzteko aurrez hitzordua eskatu beharko da 627 45 23 97 telefono zenbakira deituta.

Landaola Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioak jakinarazi ditu aurtengo artile bilketen datak. Hainbat herritan egingo dute bilketa urria eta azaroa artean, eta Azpeitian azaroaren 8rako eta 9rako jarri dituzte zitak. Zehazki, Lasaon, Anardi industrialdearen ondoko aparkalekuan, egingo dute bilketa bi egun horietan.

Artilea eraman nahi dutenek aurrez hitzordua eskatu beharko dute 627 45 23 97 telefono zenbakira deituta. Bilketaren egunean ordainagiria aurkeztu beharko dute herritarrek.