Eskulan tailerra izango da hilaren 19an liburutegian

Gaurtik hilaren 14ra bitartean eman ahal izango da saiorako izena. Haur Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleei zuzendutako tailerra izango da.

Azpeitiko Udal Liburutegiak Haur Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleentzat eskulan tailerra antolatu du. Saioa urriaren 19an, asteartea, izango da, eta gaurtik eman daiteke han parte hartzeko izena. Plazak mugatuak izango dira, eta urriaren 14ra bitartean eman ahal izango da izena liburutegian bertan, 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 zenbakira Whatsapp mezua bidalita.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide