Ostiralean ikusi ahal izango da GUKA magazinaren urriko atala

Udako geldialdiaren ostean, ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren hurrengo atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz UKTren tokiko webguneetan; tartean Uztarria.eus-en. Besteak beste, Andoni Egaña bertsolari zarauztarrari egindako elkarrizketa, ISBren inguruko erreportajea eta Urrutira joan gabe atalerako Beizamara egindako bisita izango dira ikusgai ostiraleko saioan. 

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen UKTk GUKA magazina. Honako hau urriko atalaren aurrerapen bideoa da.

Ikusi GUKA magazinaren atal guztiak honako lotura honetan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide