Anbulantzia bati bi gurpil zulatu zizkioten asteburuan Esklabetan

Mailo Oiarzabal 2021ko urr. 5a, 16:42
OLT elkartekoek zabaldu duten argazkia. (David MG)

Igande goizaldean gertatu zen, Osasun Larrialdi Teknikaren (OLT) elkarteak jakinarazi duenez. Jazotakoa gaitzetsi eta "gogor salatu" du elkarteak, "eskualde osoa anbulantziarik gabe" utzi zutelako.

Joan den larunbatetik iganderako gauean norbaitek anbulantzia bati bi gurpilak zulatu zizkiola salatu du Euskadiko Osasun Larrialdi Teknikarien (OLT) elkarte profesionalak. Hain zuzen ere, OLTek Esklabetan duten guneko aparkalekuan zegoen anbulantziari zulatu zizkioten ezkerraldeko bi gurpilak.

Gaur eman du OLTen elkarteak asteburuan gertatutakoaren berri, bere sare sozialetan. Jazotakoa gaitzetsi eta "gogor salatu" du elkarteak, ibilgailua kaltetu zutenek "eskualde osoa anbulantziarik gabe" utzi zutelako.