Italiara bidaia antolatu du Baigerak 2022rako, eta zabalik dago izena emateko epea

Anartz Izagirre 2021ko urr. 5a, 12:50
Positanoko irudi bat.

2020an egin behar zuten bidaia, baina pandemia zela-eta bertan behera utzi zuten. Italiako hainbat txoko bisitatuko dituzte ekainaren 21etik 28ra bitartean, eta interesa dutenek Halcon bidaia agentzian eman beharko dute izena. Bidaiari kopurua mugatua izango da.

Baigera elkarteak Italiarako bidaia antolatu du 2022rako, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Ekainaren 21etik 28ra bitartean izango da txangoa, eta herrialdeko hainbat leku bisitatuko dituzte egun horietan; esaterako, Napoli, Capri uhartea, Ponpeia, Sorrento, Amalfi, Positano, Paestum eta Caserta igaroko dituzte. Guztira, sei eguneko ibilaldia izango da, eta lau izarretako hoteletan hartuko dute ostatu, pentsio osoan. Italiara hegazkinez joango dira eta han autobusez egingo dute ibilbidea, eta Azpeititik aterako da autobusa lehen egunean, gida laguntzaile batekin. Bidaian interesa dutenek Halcon bidaia agentzian eman beharko dute izena. Bidaiari kopurua mugatua izango da.

2020an egin behar zuen Baigerak Italiarako bidaia, baina COVID-19ak eragindako pandemiagatik bertan behera gelditu zen ibilaldia.