'Herri ekimena eta kooperatibismoa' jardunaldia, zuzenean

Uztarria.eus 2021ko urr. 5a, 09:20

Herri ekimena eta kooperatibismoa jardunaldia egingo dute gaur goizean, 09:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean, Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak eta Kultiba kooperatibak antolatuta. Zuzenean eta osorik jarrai daiteke jardunaldia hemen.

Azpeitiko Sanagustin Kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak eta Kultiva kooperatibak antolatuta, Herri ekimena eta kooperatibismoa jardunaldia egingo dute gaur Sanagustin kulturgunean, 09:30ean hasita. Goiko leihoan, zuzenean ikusi ahal izango da jardunaldia.

Egitaraua

Kooperatibismoa: zer eta zertarako

  • David Fernandez (kooperatibista, Herrialde Katalanak): balioak eta balioa hitzaldia.

Kooperatibismoa: zergatik eta nola. Esperientzia praktikoak

  • Ioritz Aizpuru (Elikagunea, Azpeitia): Saltokiaz haratago, dastaketa eta heziketa gunea.
  • Cristina Etxegoien (Erreka Group, Mondragon korporazioa): Industria produkzioa.
  • Gartzen Garaio (Ekintza Faktoria, Aiaraldea): Eraldaketa soziala euskaratik eta euskaraz.
  • Naroa Elortza (Goiener, Euskal Herria): Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumoa.