Antton Telleriak 'Nekatutak' bakarrizketa emango du Soreasun azaroaren 20an

Antton Telleria, 'Nekatutak' ikuskizunaren promozio argazkian.

22:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak salgai daude dagoeneko Kulturazen webgunean.

Udazkeneko kultur eskaintzari ale berriak gehitzen ari zaio Kulturaz kooperatibak. Horrela, azaroaren 20rako, zapatua, Antton Telleria kazetari eta umoregilearen emanaldia iragarri dute. Nekatutak bakarrizketa aurkeztuko du Telleriak Soreasu antzokian, 22:00etan hasita.

Emanaldi horretarako sarrerak dagoeneko salgai daude Kulturaz.eus webgunean, 10,50 euroren truke. Kultur Bonoa dutenek hura erabilita lor dezakete sarrera, doan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide