Jubilatuen eta pentsiodunen eguna ospatu dute hainbat herritarrek

Ihintza Elustondo 2021ko urr. 4a, 14:41

Berez urriaren 1a da Jubilatuen eta Pentsiodunen Nazioarteko Eguna, baina Baigera elkarteak gaur ospatu du egun hori. Bazkaria egin dute Azoka plazan, eta herriko jubilatu eta pentsiodun ugari elkartu dira bertan.

Jubilatuen eta pentsiodunen eguna ospatu du gaur Baigera elkarteak. Berez urriaren 1a da Jubilatuen eta Pentsiodunen Nazioarteko Eguna, baina "arazo teknikoak" tarteko, hiru egun geroago ospatu dute. Aurten ez dute aurreko urteetan bezainbesteko jairik antolatu, baina bazkaria behintzat egin dute. Azoka Plazan izan da otordua, 14:00etan hasita, eta herriko jubilatu eta pentsiodun ugari elkartu dira bertan. Giro ezin hobea nagusitu da.