'Maixabel' eta 'El bebe jefazo' filmak emango dituzte aste honetan Soreasun

Anartz Izagirre 2021ko urr. 7a, 08:30
'Maixabel' filmeko irudi bat.

Maixabel filma larunbatean, igandean eta astelehenean emango dute; El bebe jefazo: Negocios de familia haurrentzako filma, aldiz, igandean.

Aste honetan bi film ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian. Alde batetik, Maixabel filma eskainiko dute larunbatean (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean, ikuslearen egunean (21:00). Maixabel filmak 2000. urtean ETAk hildako Juan Maria Jauregiren emazte Maixabel Lasaren istorioa kontatzen du. Hilketa gertatu eta hamaika urte geroago ezohiko eskaera bat jasotzen du: hiltzaileetako batek berarekin hitz egitea eskatu du Langraiz Okako espetxean (Araba). Zalantzak izan arren, Maixabelek onartu egiten du haiekin hitz egitea.

Bestetik, haurrei zuzenduriko El bebe jefazo: Negocios de familia animaziozko filma igandean, hilak 10, izango da ikusgai, 16:30etik aurrera. Sinopsiak dioenez, Templeton anaiak heldu bilakatu dira eta aldendu egin dira elkarrengandik, baina ume nagusi bat biak elkartzeko prest dago.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

Maixabel

El bebe jefazo: Negocios de familia