Uztarriaren zozketak

Osteguna izango da Lisboara bidaiaren zozketan izena emateko azken eguna

Julene Frantzesena 2021ko ira. 28a, 12:31

Bi lagunentzako bidaia izango da, eta hotela eta hegazkina ordainduko zaizkio irabazleari. Uztarriaren egungo bazkideek eta osteguna bitartean egiten direnek parte hartu ahal izango dute zozketan. 

Osteguna izango da Uztarriak martxan duen Lisboara bidaiaren zozketan izena emateko azken eguna. Uztarriak bazkideen artean banatuko du bi lagunentzako bidaia, eta zehazki, egun Uztarriaren bazkide direnek eta osteguna bitartean egiten direnek izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Bazkide egin nahi duten herritarrek honako lotura honetan dute horretarako aukera. Zozketan parte hartzeko, berriz, honako lotura honetan dagoen galdetegia bete behar da.

Zozketaren irabazleak urriaren 15etik 17ra bitartean egin ahal izango du Lisboara bidaia. Urriaren 15ean abiatuko da Lisboarako hegazkina, eta urriaren 17an itzuli. Bidaiaren irabazleak bi gau igaroko ditu Hotel Mundialen, ostatua eta gosaria barne, eta ez du ordaindu beharko aireportutik hotelerako lekualdaketa.

Oharra: Bazkidearen datu pertsonalekin bete behar da galdetegia, eta bazkide bakoitzak behin bakarrik parte har dezake.