Salgai daude El Drogasek martxoan Soreasun eskainiko duen kontzerturako sarrerak

Julene Frantzesena 2021ko ira. 24a, 08:33
El Drogas kontzertu batean.

Martxoaren 19an, larunbata, eskainiko du kontzertua Soreasu antzokian, Akustik Fraktion biraren barruan. Kontzertua akustikoa izango da, eta El Drogas sei musikarik lagunduta izango da agertokian.

Enrique Villareal El Drogas abeslari eta musikariak kontzertua eskainiko du datorren martxoaren 19an Azpeitian, Akustik Fraktion biraren barruan. Kontzertu akustikoak eskainiko ditu El Drogasek, sei musikarik lagunduta, eta Azpeitian egingo du geldialdietako bat.

Emanaldirako hainbat hilabete falta badira ere, Kulturaz kooperatibak dagoeneko salgai jarri ditu kontzerturako sarrerak. 21 eurotan eskura daitezke Kulturaz.eus webgunean. Emanaldia 20:00etan izango da.