Bertan behera gelditu da Arah taldearen igandeko emanaldia

Julene Frantzesena 2021ko ira. 23a, 11:18
Arah taldearen irudia.

Taldekideetako bat gaixorik dagoelako utzi dute bertan behera igandeko ganbera kontzertua. Dena den, data berria zehaztu du Kulturazek: urtarrilaren 30ean izango da emanaldia.

Arah taldea igandean eskaintzekoa zen Bazen behin emanaldia bertan behera gelditu da, taldekideetako bat gaixorik dagoelako. Kulturaz kooperatibak, baina, jarri du hitzordu berria dagoeneko: urtarrilaren 30ean, igandez, izango da kontzertua, Soreasu antzokian. Emanaldirako sarrerak dagoeneko salgai daude Interneten.