Domusa Teknik-40 Milak mendi lasterketa antolatu dute maiatzaren 14rako

Aitziber Arzallus 2021ko ira. 22a, 10:26

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatu du lasterketa. 65 kilometro izango ditu eta 3.700 metroko desnibel positiboa, eta azaroaren 18an 18:00etan irekiko dute izen-ematea.

Mendian korrika egitea gustuko dutenek badute egutegian borobiltzeko beste hitzordu bat. Lagun Onak Mendi Bazkunak Domusa Teknik-40 Milak mendi lasterketa antolatu du lehendabiziko aldiz. Lasterketa maiatzaren 14an izango da, Azpeititik abiatu eta Azpeitin bukatuko da, 65 kilometro izango ditu eta 3.700 metroko desnibel positiboa. Azaroaren 18an 18:00etan irekiko dute izen-ematea, www.40milak.com webgunean.