Hegazkin eta Braulio taldeek kontzertuak eskainiko dituzte larunbatean, Sanagustinen

Julene Frantzesena 2021ko ira. 21a, 08:00
Hegazkin musika taldearen irudia.

Arkupehotsak egitasmoaren barruan emango dituzte kontzertuak bi taldeek. Zuzenekoak 19:00etan hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da. Dena den, pertsona kopuru mugatuak sartu ahal izango du kulturgunera. 

Arkupehotsak egitasmoaren edizio berria martxan da, eta zapatuan, esaterako, Hegazkin eta Braulio taldeak izango dira Sanagustin kulturguneko agertokian. Bi talde horiek zuzenekoak 19:00etan hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da. Dena den, pertsona kopuru mugatuak sartu ahal izango du kulturgunera.

Hegazkin taldea Bergarakoa da, eta pop eta trip-hop doinuak eramango ditu oholtzara. Braulio, berriz, Ondarroako taldea da, eta rock musika sortzen du.