Begira ta Bira ginkana egingo dute igandean, Ekoetxean

Ihintza Elustondo 2021ko ira. 20a, 10:22

Ginkanaren bidez, haurrek nahiz helduek kontzientzia hartuko dute ingurumenaz. 10:30etik 12:30era bitartean egingo dute saioa, eta aurrez izena eman behar da.

Begira ta Bira izeneko ginkana antolatu du Ekoetxeak iganderako, hilak 26. Ginkanaren bidez, haurrek nahiz helduek kontzientzia hartuko dute ingurumenaz. Familiei zuzendutako saioa izango da, eta 10:30etik 12:30era bitartean egingo dute. Parte hartzea doakoa izango da, baina aurrez izena eman behar da, 943 81 24 48 telefonora deituta edo museo@ingurugiroetxea.org helbide elektronikora idatzita.