Jon Etxaniz eta Santurtzi, Eusko Label Ligako txapeldun

Julene Frantzesena 2021ko ira. 19a, 18:49
Jon Etxaniz Kontxan.

Santurtzik eskuratu du aurtengo liga, Bermeon jokatutako denboraldiko azken estropada ere irabazita. Talde horretako arraunlaria da Jon Etxaniz azpeitiarra.

Gaur amaitu da aurtengo Eusko Label liga, nahiz eta atzo erabaki zen zein talde izango zen garailea: Santurtzik eskuratu du aurtengo liga, Bermeon jokatutako denboraldiko azken estropada ere irabazita. Talde horretako arraunlaria da Jon Etxaniz azpeitiarra.

Duela bi aste, Kontxako bandera irabazi ostean, elkarrizketa egin zion Urola Kostako Hitzak Etxanizi, eta honako lotura honetan irakur daiteke solasaldia. Azpeitiarrak elkarrizketa hartan zioen "nahiko bideratuta" zutela liga irabazteko kontua, baina, hala ere, zioen "sekulakoa" litzatekeela liga irabaztea.