Gudari Eguneko erakusketa, Sanjuandegitik Sanagustinera

Julene Frantzesena 2021ko ira. 19a, 09:09
Atzo Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan izan zen erakusketa.

Datorren astelehenean, irailaren 27an, 46 urte beteko dira Francoren erregimenak Angel Otaegi eta Juan Paredes Manot Txiki ETAko kideak eta FRAPeko Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz fusilatu zituela. Horren harira, hainbat argazkiz eta prentsako argitalpenez osatutako erakusketa muntatu du Azpeitiko Ezker Abertzaleak. Atzo, zapatua, esaterako, Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan izan zen ikusgai, eta bihartik aurrera Sanagustin kulturgunean jarriko dute.