Kanpaiak, tropa frankistengandik ihes egin zutenen oroimenez

Julene Frantzesena 2021ko ira. 19a, 17:30

Gaurko egunez, orain dela 85 urte, tropa frankistak sartu ziren herrira. Tropak iritsi aurretik, 15:00etako trenean, herritar ugarik egin zuten Azpeititik ihes. Une hura oroitzeko, udaletxeko kanpaiak entzun ahal izan dira gaur, igandea.

Duela 85 urte, gaurko egunez, tropa frankistak sartu ziren Azpeitira. Tropak iritsi aurretik, 15:00etan, atera zen azken Urolako trena, eta ehunka herritarrek egin zuten ihes tren hartan. Une hura oroitzeko keinua egin du Azpeitiko Udalak gaur; zehazki, 15:00etan, udaletxeko kanpaiak entzun ahal izan dira. Azpeitiko Udalak bideoan jaso du unea.

Gaurko egunaren harira, Azpeitiko Udalak aitortza egin zien gerra garaian Azpeitik bota zituzten zortzi emakumeri joan zen ostegunean. Honako lotura honetan ikus daiteke ekitaldiaren laburpena, Nagore Alkorta alkatearen adierazpenak eta herritik kanporatutako emakume haien bi senideren testigantzak jasotzen dituen bideoa.