Lagun Onakek ezin izan du Barakaldo gainditu

Atzoko partidako une bat.

Lagun Onakek Barakaldo izan zuen atzo, zapatua, aurrez aurre Garmendipe futbol zelaian. Partida irabazten hasi zen taldea, Geretak penaltiz sartutako gol bati esker. Dena den, atsedenaldira iristerako, banakoa sartu zuen Barakaldok. Bigarren zatian, lehenengoan baino hobeto aritu zen Lagun Onak, baina ez zitzaion aski izan partida irabazteko; izan ere, Barakaldok bigarren gola sartu eta markagailuan aurretik jarri zen. Geretak sartu zuen etxekoen bigarren gola ere, baina berdinketa haustea lortu zuen Barakaldok partida amaitzeko hamar bat minuturen faltan.

Atzokoa denboraldiko laugarren partida izan zen Lagun Onakentzat, eta hiru partida berdindu eta bat galdu du orain arteko norgehiagoketan. Emaitza horiek tarteko sailkapeneko hamalaugarren postuan da gizonen lehen taldea.

Berdinketa Eibarren

Lagun Onakeko emakumeek Eibarren hasi dute denboraldia gaur, igandearekin. Eibar taldearen aurka neurtu ditu indarrak Unai Urbizuk zuzentzen duen taldeak, eta puntu batekin itzuli dira etxera. Lehen zatian sartu du Eibarrek gola, eta Eguzkiñe Peñak 65. minutuan sartu du berdinketaren gola.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide