Emanaldi berezia eskaini dute Juan Antxieta musika eskolako kideek Azoka Plazan

Julene Frantzesena 2021ko ira. 19a, 09:51

Juan Antxieta musika eskolako kideek emanaldia eskaini zuten atzo, larunbatarekin, Azoka Plazan. Herritar ugari izan ziren musika nagusitu zen ekitaldian, eta algararako tartea ere izan zuten ikus-entzuleek. Izan ere, munduan barrena musikaren bila egindako istorio bat izan zuten oinarri emanaldian. Hainbat musika tresna jo zituzten ikasturtea hasi berria den musika eskolako ikasleek, eta abesbatzako kideek ere parte hartu zuten. Emanaldia hasterako, kalejira egin zuten hainbat musikarik.