Musika eskolako ikasleen emanaldia Azoka Plazan izango da

Julene Frantzesena 2021ko ira. 18a, 10:12
Azoka Plazaren kanpoaldea.

Plazan ziren emanaldia eskaintzekoak, baina eguraldi iragarpena tarteko aldatu dute lekua. 18:30ean hasiko da saioa, eta gonbidapen guztiak agortuta daude.

Juan Antxieta musika eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute gaur arratsaldean. Berez plazan eskaini behar zuten emanaldia, baina eguraldi iragarpena tarteko aldatzea erabaki dute, eta Azoka Plazan izango da. 18:30ean hasiko da saioa, eta segurtasun irizpideak tarteko, eserita ikusi beharko da emanaldia; gonbidapen guztiak agortuta daude.