Banatu dituzte Stock Azokako zozketaren sariak

Maialen Etxaniz 2021ko ira. 17a, 15:45
Zenbaki irabazleak zituzten hiru herritarrek Bertanen eskutik jaso dituzte sariak. (Bertan)

Bertan merkatari elkarteak banatu ditu aurtengo Stock Azokan egindako zozketaren sariak. 

Atzo banatu zituen Bertan merkatari elkarteak aurtengo Stock Azokan egindako zozketaren sariak. Azpeitiko saltokietan erabiltzeko 100 euroko hiru erosketa bono zozkatu ditu Bertanek, eta horietako bono bana eskuratu dute hiru sarituek.