Pentsiodunen eta jubilatuen eguna bazkari batekin ospatuko du Baigerak urriaren 4an

Julene Frantzesena 2021ko ira. 18a, 09:22
2018ko Jubilatuen eta Pentsiodunen Nazioarteko Eguneko ospakizunetako irudi bat.

Azoka Plazan izango da otordua 14:00etan hasita, eta ordu laurden bat lehenago zabalduko dituzte eraikinaren ateak. Bazkarirako txartelak asteartean jarriko dituzte salgai, eta hilaren 30a bitartean eskuratu ahal izango dira hamabost eurotan.

Urriaren 4an, astelehenez, ospatuko du Baigerak aurtengo jubilatuen eta pentsiodunen eguna. Izatez urriaren 1a da Jubilatuen eta Pentsiodunen Nazioarteko Eguna, baina "arazo teknikoak" tarteko hiru egun geroago ospatuko dute.

Aurten ez dute aurreko urteetan bezainbesteko jairik antolatuko, baina bazkari bat egingo dute. Azoka Plazan izango da otordua 14:00etan hasita, eta ordu laurden bat lehenago zabalduko dituzte eraikinaren ateak.

Bazkarirako txartelak asteartean jarriko dituzte salgai, eta hilaren 30a bitartean eskuratu ahal izango dira. Baigeraren bulegoan jarriko dituzte horiek salgai, hamabost euroren trukean.