Oinarrizko elikagaien biltegiari bultzada emateko bertso saioa antolatu du Kontseilu Sozialistak

Julene Frantzesena 2021ko ira. 15a, 15:26
Kontseilu Sozialistak egindako oinarrizko produktuen bilketako irudi bat.

Irailaren 24an, ostiralez, izango da saioa, 22:00etan hasita, Soreasu antzokian. Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Bizkarra, Maider Arregi eta Amaia Iturriotz bertsolariak izango dira agertokian. Saiorako sarrerak salgai daude Haginpe tabernan.

Oinarrizko produktuen eta elikagaien biltegiari bultzada emateko xedez, Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak bertso saioa antolatu du irailaren 24rako (ostirala). Soreasu antzokian izango da bertso emanaldia 22:00etan hasita, eta Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Bizkarra, Maider Arregi eta Amaia Iturriotz ariko dira kantuan. Gai-jartzaile lanak, berriz, Jon Gurrutxagak egingo ditu.

Dagoeneko jarri dituzte bertso saiorako sarrerak salgai; Haginpe tabernan eskura daitezke horiek hamar euroren trukean. Saioaren egunean bertan ere erosi ahal izango dira sarrerak. Kontseilu Sozialistak jakinarazi duenez, gainera, oinarrizko produktuen dohaintzak egiteko aukera izango da bertso saioan.