Ikasturte hasierako emanaldia eskainiko dute Juan Antxieta musika eskolako kideek zapatuan plazan

Maialen Etxaniz 2021ko ira. 15a, 10:09
Juan Antxietako musikariak plazan eskainitako emanaldi batean. (Maialen Etxaniz)

"Musikaz betetako ekitaldia" prestatu dute Juan Antxieta musika eskolako kideek larunbaterako. Emanaldia plazan izango bada ere, aurrez gonbidapenak eskuratu beharko dira. 

Gogotsu ekin diote ikasturteari Juan Antxieta musika eskolako kideek, eta ikasturtea hastearekin batera, emanaldia antolatu dute zapaturako. Hilaren 18an, 18:30ean hasita, eskainiko dute ikuskizuna Azpeitiko plazan. Segurtasun irizpideak betetzeko, bertaratzen diren herritarrek ikuskizuna eserita ikusi beharko dute, eta horretarako gonbidapena eskuratu beharko dute aurrez. Gonbidapenak dagoeneko eskuragarri daude honako lotura honetan.