Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek Maruri-Jatabeko dantza suelto txapelketa irabazi dute

Mailo Oiarzabal 2021ko ira. 14a, 13:54
Bastida eta Uzkudun dantzan, Maruri-Jatabeko txapelketan. (Maruri-Jatabeko Udala)

Maruri-Jatabetik (Bizkaia) zapia eta txapela ekarri zituzten joan den igandean Laura Bastida eta Ekain Uzkudun dantzariek. Bost bikote lehiatu ziren Maruri-Jatabeko XXIII. Dantza Suelto Txapelketan, eta urrestildarra eta azpeitiarra izan ziren garaileak. Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga bergararrak sailkatu ziren bigarren tokian, eta hirugarren saria Maren Galvezentzat (Lezo) eta Gorka Granadorentzat (Sopela) izan zen.

Txapelketan parte hartu zuten beste bi bikoteak ere Azpeitik joandakoak ziren, Itziar Bastidak eta Anaitz Lizartzak osatutakoa, eta Nora Aizpuruk eta Iker Zabalak osatutakoa.

Uzkudun eta Bastida, sariekin. (Maruri-Jatabeko Udala)