Lasao eta Madalena artean egingo dute udako azken bisita gidatua, zapatuan

Mailo Oiarzabal 2021ko ira. 14a, 09:30
Madalenako ermita eta ospitalea.

Madalenako ospitalean jarri dute hitzordua, 10:00etan. Bisita doan da, baina parte hartu nahi dutenek aurrez gorde behar dute tokia.

Iraurgi Berritzen garapen agentziaren Turismo sailak joan den ekainetik martxan duen bisita gidatuen eskaintzak datorren zapatuan, irailaren 18an, izango du azken hitzordua. Loiola bailara: Loiolako Iñigo, bere garaia eta lurraldea izenburupean antolatu dute aurten udako bisita gidatuen egitasmoa, Ignaziotar Urtearen testuinguruan

Larunbatean, Lasaotik Madalenako ospitalera, Iñigoren itzulera izeneko bisita gidatuko du Vicente Davila historialariak. 10:00etan hasiko da bisita, Madalenako ospitalean. Bisita doan da, baina parte hartu nahi dutenek aurrez gorde behar dute tokia. Erreserbak egiteko, 943-15 18 78 telefonora deitu edo i-loiola@urolaturismo.eus e-posta helbidera idatzi behar da.