Zestoa-Azpeitia irteera antolatu du Baigerak urriaren 2rako

Maialen Etxaniz 2021ko ira. 13a, 17:23

Baigera elkarteak urriaren 2an egingo du txangoa Azpeititik Zestoara. Bidegorritik egingo dute ibilbidea, eta interesa dutenek dagoeneko eman dezakete izena. 

Iaz pandemiak baldintzatuta geldirik egon ostean, Baigera Azpeitiko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak gogoz ekin dio berriro ekintzak antolatzeari. Oraingoan Azpeititik Zestoara oinez joateko irteera antolatu dute Baigerako kideek, eta urriaren 2an egingo dute txangoa. 

Egun horretan, 09:00etan elkartuko dira Azoka Plazaren atzeko aldean, eta handik irtengo dira Zestoara. Ibilbidea bidegorritik egingo dutela azaldu dute antolatzaileek. Behin Zestoara iritsita, hamaiketakoa egiteko tartea hartuko dute, eta jarraian itzuliko dira Azpeitira. Irteeran interesa dutenek izena eman beharko dute aurrez, Baigeraren bulegoan.