Liskar batean zauritutako gazte bat ospitalera eraman dute goizaldean

Mailo Oiarzabal 2021ko ira. 12a, 12:59
Amueko ingurua, gaur goizean. (Nerea Uranga)

Amue kalean jazo da gertaera, Zubizar eta Amuko zubiaren tartean. Ertzaintzak 04:30 aldera jaso du abisua. Mendaroko ospitalera eraman dute anbulantzian zauritutako pertsona.

"Gutxienez buruan" zauriak zituen mutil gazte bat ospitalera eraman dute gaur goizaldean, Amue kalean gertatu den liskar baten ondoren.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 04:30 aldera jaso dute herritar baten deia, Zubizar eta Amuko zubiaren arteko eremuan borroka bat egon dela eta gazte bat lurrean odoletan dagoela azalduz. Poliziak bertaratu direnean, han topatu dute gaztea, zaurituta; anbulantziari deitu, eta Mendaroko ospitalera eraman dute zauritutako pertsona.