KZguneak prest du urriko ikastaroen eskaintza

Aurrez aurreko euskarazko lau ikastaro emango dituzte Azpeitian, eta urruneko beste hainbat saio ere jarri dituzte. Ikastaroetan izena eman nahi dutenek KZgunean bertan, telefonoz eta webgunean izango dute horretarako aukera.

KZguneak, hilero bezala, hainbat ikastaro eskainiko ditu urrian ere, eta dagoeneko eman daiteke izena saio horietan parte hartzeko. Aurrez aurreko euskarazko lau saio emango dituzte Azpeitiko KZgunean (Enparan dorretxea, 1.solairua). Horietako bi oinarrizko formakuntza saioak izango dira: bata, oinarrizko Interneti buruzkoa, nabigatzen eta posta elektronikoa erabiltzen ikasteko; eta beste, smartphoneak eta tabletak erabiltzen ikasteko. Lehenak 20 orduko iraupena izango du eta saioak goizez izango dira, eta bigarrenak 14 orduko iraupena izango du eta saioak arratsaldez izango dira.

Aurrez aurre eta euskaraz emango duten hirugarren ikastaroa produktibitateari buruzkoa izango da, Google aplikazioaren bidez kudeatzen ikasteko. 16 orduko iraupena izango du saioak goizez izango dira. Azkena ikastaroa, berriz, BakQ ziurtagiriari buruzkoa izango da. Bi orduko iraupena izango du eta urriaren 29an izango da, 16:00etatik 18:00etara.

Horrez gain, urruneko saioak ere eskainiko dituzte euskaraz. Honako lotura honetan kontsulta daiteke ikastaroen inguruko informazio guztia.

Saioetan izena eman nahi dutenek honako modu hauek izango dituzte horretarako:

  • KZgunera joanda. Une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20).
  • Telefonoz deituta (943-02 36 20). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean (www.kzgunea.eus) izena emanda. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez.

Azpeitiko zentroa zabalik egoten da astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide