Hasi dituzte Loiolako Inazio Hiribidean azpiegiturak eta irisgarritasuna hobetzeko lanak

Mailo Oiarzabal 2021ko ira. 9a, 12:56
Loiolako Inazio Hiribideko obrak hasi berriak dira.

Hiribideko 34 eta 36 zenbakien arteko zatia berritzeko proiektua gauzatuko du udalak. Construcciones Moyuak egingo ditu lanak eta hiru hilabeteko epea ezarri dute horiek osatzeko.

Aste honetan hasi dituzte Loiolako Inazio Hiribideko 34 eta 36 zenbakien arteko zatia berritzeko lanak. Udalak abuztuan iragarri zuen Construcciones Moyua enpresari esleitu zitzaiola obra hori, zegokion lehiaketa publikoa egin ondoren.

Azpiegitura sarea hobetzeko eta irisgarritasuna hobetzeko urbanizazio lanak egingo dituzte Loiolako Inazio Hiribideko aipatutako zatian. Lan horiek 255.885,49 euroko aurrekontua dute eta, aurreikusitako epeak betez gero, hiru hilabetetan bukatuko dituzte.