Jubilatuek eta pentsiodunek datorren astelehenean ekingo diete elkarretaratzeei

Anartz Izagirre 2021ko ira. 7a, 12:45
Pentsiodunen eta jubilatuen maiatzeko elkarretaratze bateko irudia.

Ohi bezala, 12:00etatik 12:15era bitartean izango dira elkarretaratzeak, astelehenero, plazan.

Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak berriro ekingo die astelehenetako elkarretaratzeei datorren astelehenean, irailak 13. Elkarteak jakinarazi duenez, ohiko orduan bilduko dira astero, 12:00etatik 12:15era bitartean, plazan. Herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete.