Azoka Plaza gorriz argiztatuta, Duchenne gaixotasunaren kontzientziazioaren alde

Ihintza Elustondo 2021ko ira. 7a, 11:52

Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna da gaur, eta horren harira, Azoka Plaza gorriz argiztatu zuten atzo; gauza bera egingo dute gaur.

Duchenne Gaixotasunaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna da gaur –irailak 7–, eta aldarrikapen horrekin bat eginez, Azpeitiko Udalak gorriz argiztatu zuen atzo Azoka Plaza; gauza bera egingo du gaur. Azpeitian bada Duchenneren giharretako distrofia duen herritar bat –Iren–. Gaixotasun arraroa eta genetikoa da Duchenne. Akats genetiko baten ondorioz, gorputzak ez du distrofina proteina sortzen, eta horrek giharrek behar bezala funtzionatzea eragozten du. Horren eraginez, pixkanaka, indarra galtzen dute giharrek, eta 20-30 urteko bizi itxaropena izan ohi dute Duchenne gaitza dutenek.