Igande honetan itxiko dute estali gabeko igerilekua

Anartz Izagirre 2021ko ira. 7a, 10:02

Hiru hilabetez egon da zabalik estali gabeko igerilekua, eta igandean, hilak 12, datorren ekainera arte itxiko dute.

Ikasturtea hastearekin batera, aste honetan itxiko dute Azpeitiko estali gabeko igerilekua. Erabiltzaileek igandean, hilak 12, gozatu ahal izango dute azkenekoz igerilekuaz, 11:00etatik 20:00etara bitartean. Pandemia tarteko, instalazioetara joan ahal izateko aurrez hitzordua hartu behar da Azpeitiko Udalaren webgunearen bidez. Herritarrek egunero hiru txanda dituzte aukeran: 11:00etatik 13:45era, 14:00etatik 16:45era eta 17:00etatik 19:45era. Urtero moduan, hiru hilabetez egon da zabalik igerilekua, joan zen ekainaren 12an zabaldu baitzuten.