Ireki dute tenis ikastaroetan izena emateko epea

Maialen Etxaniz 2021ko ira. 6a, 20:17

Irailaren 20an hasi eta ekainera arte eskainiko dituzte saioak kiroldegiko tenis pistetan, adin eta maila guztietako herritarrei zuzenduta.

Ikasturte berria hastearekin batera ireki dute Udal Kiroldegiko tenis ikastaroetan izena emateko epea. Irailaren 20an hasi eta ekainera arte eskainiko dituzte saioak kiroldegiko tenis pistetan, adin eta maila guztietako herritarrei zuzenduta. 

Taldeak mailaren, adinaren eta interesaren arabera banatuko dira. Hauek dira egongo diren sei taldeak: Txiki-tenis –4 urtetik aurrerako gaztetxoei zuzenduta–, Hastapena, Hobekuntza, Teknifikazioa, Lehiaketa eta Nagusiak.

Informazio zehatzagoa jaso edo tenis ikastaroetan izena eman nahi dutenek 606-34 16 08 edo 685-76 18 63 telefono zenbakietara deituta egin dezakete izen-ematea.