Iraileko udalbatzarra izango da bihar

Aitziber Arzallus 2021ko ira. 6a, 13:35
Udaletxearen kanpoaldea.

Besteak beste, Azpeitiko Udal Kirol Patronatuaren hainbat zerbitzu emateko kontratazio espedientea onartuko dute, eta baita Azpeitian irisgarritasuna sustatzeko plana 2021 ere.

Bihar, asteartea, iraileko ohiko udalbatzarra izango da 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Aurretik, 18:00etan, Gobernu Batzordea egingo dute.

Honako gai hauek landuko dituzte biharko bilkuran:

1- Udalbatzak 2021eko apirilaren 27an, maiatzaren 11n eta uztailaren 6an egindako aktak onartzea.

2- Auzotaxi dirulaguntza programa: oinarriak eta 2021eko deialdia.

3- Azpeitiko Udal Kirol Patronatuaren hainbat kirol, harrera eta mantenu zerbitzuak emateko kontratazio espedientea onartzea.

4- Azpeitian irisgarritasuna sustatzeko plana 2021 onartzea.

5- Alkateak 2021eko uztailaren 29an emandako ebazpenaren berri ematea.

6.- Galdera eta erreguak.