Balkoietan baratzeak nola egin ikasi dute Ekoetxean

Maialen Etxaniz 2021ko ira. 5a, 15:10

Balkoietan baratzeak jartzen ikasteko tailerra izan da gaur goizean Ekoetxean. Parte-hartzaileek baratzea egiteko jarraitu beharreko pausoak ikasi ez ezik, landareak ontzietan nola jarri behar diren ikasi dute. 

Baratzea balkoian izeneko ikastaroa eskaini dute gaur goizean Ekoetxean, eta hainbat herritar animatu da tailerrera. Balkoian baratze bat egiteko jarraitu behar diren pausoak azaldu dituzte gaurko saioan, baita sasoiko landareak zein diren azaldu ere. Era berean, sasoi bakoitzean zehar landareak ontzietan nola jarri behar diren ere erakutsi dute, parte-hartzaileen galderak eta zalantzak argitzearekin batera. Antolatzaileek gaurko hitzorduaren balorazio positiboa egin dute: "Asko ikasi dugu eta jendeak balkoian baratzea egiteko gogoa azaldu du".