Koronabirusa Azpeitian

97 positibo atzeman dituzte Gipuzkoan

IƱigo Gaiton 2021ko ira. 4a, 14:30

Hego Euskal Herrian 371 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte. Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako positibotasun tasa %5,8 da gaur-gaurkoz, eta Nafarroakoa %4,7. Asteburuetan ohikoa den modura, udalerrietako daturik ez dute plazaratu gaur.

Osakidetzak eta Osasunbideak emandako azken datuen arabera, Hego Euskal Herrian 371 positibo zenbatu dituzte, 6.688 test egin eta gero. Lurraldekako datuei erreparatuz gero, Bizkaian izan dira kasu positibo gehien: 161. Gipuzkoan 97 atzeman dituzte, Nafarroan 62, Araban 41 eta bizitokia beste herrialderen batean duten pertsonen artean hamar.

Osakidetzaren ospitaleen egoerari dagokionez, atzo beste 31 lagun erietxeratu zituzten COVID-19ak jota. ZIUetan, berriz, 69 lagun ari dira artatzen. Nafarroan 71 lagun daude ospitaleratuta denera koronabirusaren ondorioz, horietatik 25 ZIUetan.