Ireki dute Kattagorri Artea eskolakoen erakusketa

Mailo Oiarzabal 2021ko ira. 3a, 19:18

Hilaren 15era arte egongo dira ikusgai Foru Ibilbideko udal erakusketa aretoan, ohiko ordutegian, Iñigo Bordaren ikasleen lanak.

Gaur arratsaldean ireki ditu ateak Kattagorri Artea eskolakoen erakusketak Foru Ibilbideko udal erakusketa aretoan; mokadutxoa egiteko aukera izan dute erakusketaren irekierara joan direnek. Iñigo Bordaren ikasleek bere eskoletan landutako askotariko lanak ikus daitezke bertan, helduek zein haurrek egindakoak: margoak, eskulturak, eskulanak...

Erakusketa berria hilaren 15era arte egongo da ikusgai, aretoaren ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara; eta asteburuetan eguerdi partean, 12:00etatik 14:00etara.