Irailaren 15ean hasiko du ikasturtea Azpeitiko Karate Elkarteak

Anartz Izagirre 2021ko ira. 3a, 09:00

Hiru adin tartetan banatuko dituzte klaseak; txikiek zein gazteek asteazkenetan eta ostiraletan izango dituzte saioak, eta helduek, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan.

Ikasturtea hasteko prest da dagoeneko Azpeitiko Karate Elkartea, eta dagoeneko eman dute aurtengo ordutegiaren berri. Irailaren 15ean ekingo diete saioei, eta hiru adin tartetan banatu dituzte horiek. Txikiek —5 eta 8 urte bitarteko haurrak— asteazkenetan eta ostiraletan izango dituzte klaseak, 17:30etik 18:30era bitartean; gazteek —9 eta 14 urte bitartekoak— asteazkenetan eta ostiraletan izango dituzte saioak, 18:30etik 19:30era bitartean, eta azkenik, helduek astelehenetan, asteazkenetan zein ostiraletan izango dituzte klaseak, 19:30etik 20:30era bitartean. Interesa duten herritarrek dagoeneko eman dezakete izena, 646 76 32 65 telefonora deituta.