Ireki dute Arte eta Diseinu Eskolan izena emateko epea

Maialen Etxaniz 2021ko abu. 31a, 10:54
Arte eta Diseinu Eskolako ikasle gaztetxoak eskulanetan. (ADI)

Irailaren 7an hasiko da ikasturtea Arte eta Diseinu Ikastegian (ADI), eta dagoeneko eman daiteke izena bertan eskaintzen dituzten tailerretan.

Ireki dute Arte eta Diseinu Ikastegian (ADI) izena emateko epea. ADIko artisten ikasturtea irailaren 7an hasiko da, eta ordurako matrikula egitea komeni da. Ohi bezala, askotariko tailerrak eskainiko dituzte ikasturtean zehar, haurrei, gaztetxoei nahiz helduei zuzenduta. Besteak beste, umeei eta gaztetxoei zuzendutako marrazkiak eta eskulanak egiteko tailerra eskainiko dute; helduentzat, berriz, pintura ikastaroa eta egurrean tailuak egiteko tailerra.

Izena eman edo informazio zehatzagoa nahi dutenek 943 81 28 08 eta 688 75 18 87 telefono zenbakietara edo artetadiseinu@gmail.com helbidera mezu bat idatz dezakete.