Alurr dantza taldeak 'Gattiu' ikuskizuna eskainiko du igandean Soreasun

Maialen Etxaniz 2021ko abu. 31a, 08:37

"Garai berrietarako prestatutako proposamen berria" da Ibarrako Alurr dantza taldeak  igandean eskainiko duena. Emanaldia 18:00etan hasiko da, eta sarrerak eskuragarri daude dagoeneko kulturaz.eus webgunean. 

Ibarrako (Gipuzkoa) Alurr dantza taldeak sortutako azken ikuskizuna plazaratuko du igandean Azpeitiko Soreasu antzokian, 18:00etan hasita. Gattiu izeneko ikuskizuna da Alurreko dantzari eta musikariek Soreasun plazaratuko dutena,""garai berrietarako prestatutako proposamen berria", hain zuzen. Euskal kantak eta dantzak izango dira ikuskizunaren protagonista. 

Emanaldia 18:00etan hasiko da. Sarrerak salgai daude dagoeneko kulturaz.eus webgunean. Kultur Bonoa duten herritarrek hori erabil ahalko dute emanaldiaz gozatzeko.