Lagrimas de Sangreren rap doinuak izan dira nagusi Soreasu antzokian

Anartz Izagirre 2021ko abu. 28a, 16:30

Kataluniako taldeak atzo, ostirala, eman zuen kontzertua Soreasun, eta dozenaka herritarrek gogotik gozatu zuten emanaldiaz.

Lagrimas de Sangre Kataluniako taldeak kontzertua eskaini zuen atzo, ostirala, Soreasu antzokian, eta rap doinuak izan ziren nagusi eszenatokian. 20:00etan hasi zen emanaldia, eta hasi bezain pronto herritarrek gogotik kantatu eta gozatu zituzten taldearen abestiak.

2006. urtean sortu zen Lagrimas de Sangre, eta, ordutik, hainbat disko kaleratu dituzte. Taldeak azken lana 2019an kaleratu zuen, Vertigo izenburupean; kontzertuan beren azken diskoko kantuak zein bestelakoak entzuteko aukera izango dute herritarrek. Egun, bost taldekidek osatzen dute taldea: Neidos, Still III, Microbio, Acid Lemon eta Ramon Anglada.