'Lasaotik Madalenako ospitalera, Iñigoren itzulera' bisita gidatua izango da zapatuan

Anartz Izagirre 2021ko abu. 25a, 16:58
Madalenako ermita eta ospitalea.

Madalenako ospitaletik abiatuko da bisita, 10:00etan hasita, eta hiru orduko iraupena izango du. Izen ematea doakoa bada ere, aurrez erreserba egin beharko da 943-15-18-78 telefonora deituta edo i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita.

Uda sasoirako hainbat bisita gidatu antolatu zituen Iraurgi Berritzenen turismo sailak, eta zapatuan, hilak 28, izango da horietako bat. Lasaotik Madalenako ospitalera, Iñigoren itzulera lelopean, Iñigoren historiaz gehiago jakiteko abagunea izango dute bisitariek. "Bere eraldaketaren ostean, behin bakarrik itzuli zen Iñigo bere jaioterrira pobreekin bere bizitza partekatzeko asmoarekin. Herrira iritsi baino lehen, Lasaotarren etxean gelditu zen, gerora San Millango markesen jauregi izango zena. Gaur egun, museo txiki eta harrigarri bat da. Ospitalea eta Lasao, gainera, bidegorri batez lotuta daude, eta Urolako bide berdea ezagutzeko aitzakia ederra izango dugu", azaldu dute antolatzaileek.

Bisita 10:00etan abiatuko da Madalenako ospitalearen aurretik, eta Vicente Davila historialariak gidatuko du. Ekintza doakoa izango den arren, aurrez erreserba egin beharko da 943-15-18-78 telefonora deituta edo i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita.