Presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea izango da bihar

Anartz Izagirre 2021ko abu. 26a, 09:30
Presoen eta iheslarien eskubideen aldeko maiatzeko elkarretaratzea. (Azpeitiko Sare)

Azpeitiko Sarek deituta, azken ostiraleko elkarretaratzea izango da bihar, 19:00etan, plazan.

Abuztuko azken ostirala izango da bihar, eta hileko azken ostiraleroko moduan, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute plazan. 19:00etarako jarri du hitzordua Azpeitiko Sarek.