Koronabirusa Azpeitian

Azken orduetan 759 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Julene Frantzesena 2021ko abu. 21a, 12:48

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako positibotasun tasak behera egin du, eta gora Nafarroakoak. Behera egin du, halaber, Osakidetzaren Zainketa Intentsiboen Unitateetan dauden pertsonen kopuruak. Nafarroan, berriz, herenegun baino bi lagun gehiago daude ZIUn.

Hego Euskal Herrian 8.109 PCR eta antigeno proba egin zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak atzo, ostirala, eta proba horietan 759 lagunek eman zuten positibo. Datu horiek tarteko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako positibotasun tasa %9,2 da gaur-gaurkoz. Nafarroakoa, berriz, %10 da.

Kasu gehien Bizkaian zenbatu dituzte azken orduetan: 341. Aldiz, Nafarroan 155, Gipuzkoan 148 eta Araban 104 positibo zenbatu dituzte. Gainera, bizitokia lurralde horietatik kanpo duten 11 lagunek ere eman dute positibo.

Atzo 44 lagun ospitaleratu zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetan, eta ZIUetan herenegun baino lau lagun gutxiago daude; 73 orotara. Nafarroan, berriz, 93 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 28 ZIUn –herenegun baino bi gehiago–.