Igandean bisita gidatua izango da Loiolan

Julene Frantzesena 2021ko abu. 21a, 08:00

Loiola Iñigoren umearoan eta gaztaroan izenburupean eskainiko du bisita Vicente Davilak. 11:00etarako jarri dute hitzordua, eta hara joan nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena.

Loiola Iñigoren umearoan eta gaztaroan izenburupean, bisita gidatua izango da igandean, abuztuaren 22an. Saioa 11:00etan hasiko da Loiolako Turismo Bulegoaren aurretik, eta Vicente Davilak egingo ditu gidari lanak.

Bisita doakoa izango da, baina aurrez izena eman behar da 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta, i-loiola@urolaturismo.eus e-posta helbidera idatzita edo Loiolako turismo bulegora joanda. Bi orduko bisita gidatua iznango da igandekoa.