Balmasedara eta Islaresera ibilaldia antolatu du Baigerak irailaren 16rako

Julene Frantzesena 2021ko abu. 26a, 09:00
Balmasedako irudi bat.

Balmaseda herria eta hango museoa ezagutzeko parada izango dute parte-hartzaileek, eta handik, Islaresera joango dira bazkaltzera. Asteartetik aurrera eman ahal izango da txangorako izena, 30 euro ordainduta.

Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Balmasedara (Bizkaia) eta Islaresera (Kantabria) egun osoko irteera antolatu du datorren irailaren 16rako, eta asteartetik aurrera eman ahal izango da txangora joateko izena Baigeraren bulegoetan. Balmaseda herria eta hango museoa ezagutzeko parada izango dute parte-hartzaileek, eta handik, Islaresera joango dira bazkaltzera.

Irailaren 16an, ostegunez, 08:30ean aterako da autobusa San Martin egoitzaren paretik Balmasedarantz. Hamaiketakoa norberak eraman beharko duela argitu du ibilaldiaren antolatzaileek, baina edariak Baigerak eramango ditu. Txangora joan nahi duten herritarrek 30 euro ordaindu beharko dute.