Izarraitzen magaletik

'Berria' egunkaria 2021ko abu. 19a, 09:00
Xaguxatar parkearen sarrera.

Azpeitiko baserri auzoak eta herrigunea zeharkatzen ditu Xaguxatar ibilbideak. Jolas batean parte hartzeko aukera ere badago. Berria egunkariak Xaguxatar ibilbidearen gaineko erreportajea egin du Proposamenak atalerako.

Xaguxatar ibilbideak aukera eskaintzen du Azpeitiaren inguruko (Gipuzkoa) ondare naturala eta gizakiak han utzitako arrastoa ezagutzeko. Izarraitz kontserbazio bereziko eremua zeharkatzen dute ibilbidearen 6,5 kilometroek. Ez du zailtasun handirik, eta bi ordu baino gutxiagoan egin daiteke. Ondo seinalaturik dago: marra hori eta zuriez gain, seinaleak daude bidegurutze guztietan. Auri izeneko saguzarra ageri da horietan, noranzkoa adieraziz.

Ibilbidea Ekoetxean hasi eta amaitzen da, Urola ibaiaren ertzean. Natura baliabideak ezagutaraztea eta herritarrak ingurumenari buruz sentsibilizatzea ditu helburu Ekoetxeak. Izarraitz mendigunean lau saguzar espezie bizi direlako da saguzarra ibilbidearen irudia.

Ekoetxetik abiatuta, lehen leku esanguratsua Loiola da. Santutegiak 65 metroko kupula du, eta, haren alboan, mundu guztiko zuhaitzak daude.

Berria.eus-ek Xaguxatar ibilbidearen gaineko erreportajea egin du Proposamenak atalerako, eta honako lotura honetan irakur daiteke.